jueves, 13 de mayo de 2010

Haurraren bakardadea ekiditzeko proposamenak

Ikerketa batek dio gaur egungo haurrek bakardadea sentitzen eta sufritzen dutela. Haur askok eskolatik etxera iritsi eta arratsalde osoa bakarrik egoten dira. Ez dute inorekin merendatzen, ez jolasten ezta eskolako lanak egiten.

Hau aldatzearren eta bizitza familiarra eta laboralaren arteko oreka egokiagoa izan dadin gure ustez:
Familiei laguntza gehiago eskaini behar zaie
Amatasuna ez izatea emakume langilearentzako oztopo bat.
Lan ordutegi flexibleago bat eskaintzea enpresetan haurraren zaintza egokia izateko.
Emakumearen eta aitaren eginkizunak orekatuagoak izateko sustapenak garatu.

¿Quieres poner el tiempo de tu ciudad en tu web o blog?

¿Quieres poner el tiempo de tu ciudad en tu web o blog?

Posted using ShareThis

Gatazka bat konpontzeko pausuak



    Edozein adinetan ikasi ditzakete umeek gatazkak konpontzeko oinarrizko arauak.

  • Umeek arazo bat konpondu ahal izan baino lehenago, bi aldagai hartu behar dituzte kontutan:

    -Haien haserrea
    -Bestearekin komunikatzeko modua

  • Heldua da aldagai horiek gobernatzeko jokabide-eredua.

1. Haserrea gobernatzea

  • Guztiok haserretzen gara, era desberdinetan erreakzionatzen dugu, baina guztiok ez dakigu gure haserrea oihurik eta indarkeriarik gabe gobernatzen.

  • Estrategiak. Helduak hau egin behar du:

    - Umea lasaitu. Garrantzitsuena lasaitzea da, hobeto pentsatu ahal izateko.

    - Bere gorputza entretenitu.

    - Bere adimena entretenitzea bere sentimenduak adierazteko.

    - Egoeratik leku lasai batera aldendu.

2. Era egokian komunikatzea

  • 1. Pausoa: Entzutea:

    - Umeari begiratzea bere hitzei arreta jartzeko.

    - Ez utzi begiratzeari eta ez egin ezikusiarena.

    - Hitz egiten bukatzen utzi helduak txanda hartu baino lehen.

    - Ez moztu eta ez esan oker dagoenik.

  • 2. Pausoa: Azaltzea:

    - Errepikatu umeak esan duena, entzun zaiola ikusiko baitu

    - Honela hasi: “badirudi honela sentitzen ari zarela...”


  • 3. Pausoa: Partekatzea:

    - Umeari esan heldua nola sentitzen den eta zergatik.

    - Arreta jarri gertatu diren gauzetan, umea iraindu gabe.

Prebentzioa:


Seme-alaben heziketan oinarrizko printzipio orokor batzuk existitzen direla kontuan hartu behar ditugu, portaera disruptiboak prebenitzeko eta seme-alaben gizarteratzeari bide emateko helburuarekin:

  • Bere gaitasun onak baloratu, gogorarazi eurengan egokia den guztia baloratzen duzuela, honela autoestimua indartuko da.

  • Entzunez laguntza eta segurtasuna eman, beraien premiekiko interesak adierazi.

  • Saiatu euren buruak ahalik eta gehien garatzen. Ez babestu, baizik eta euren eskubideak eta betebeharrak adinaren arabera egokitu. Utzi euren ikaskideekin izandako arazoei gaitasunen arabera aurre egiten, eta eskua sartu arriskuan egon daitezkeenetan.

  • Etxean zuen hitzekin irakaslearen figura errespetatu, hartara gure seme-alabei hura errespetatzen.

  • Seme-alaben sozializazioa bultzatu, jarrera arazotsuak ekiditen dira.

  • Gurasoak seme-alabentzako eredu dira eta horregatik, etxe barruko ekintzek bat etorri behar dute seme-alabei esaten zaienarekin.

Seme-alabak erasotzailea denerako estrategiak

    - Ez da gomendatzen bere jarrera negatiboak onartzea “umeak holakoak dira” esanez.

    - Gogoratu behar zaie mehatxua inoiz ez dela positiboa biktimaren konfiantza murrizten duelako.

    - Seme-alabaren komunikazioa bilatu. Giroa konfiantzazkoa bada komunikazioari bide emango dio arazoren bat izanez gero.

    - Seme-alabari ahalik eta denbora gehien dedikatu. Denbora hori positiboki baloratuko du eta egokitze-portaerak ikasten lagunduko dio.

    - Irakatsi eroso sentiarazten ez dien egoeren edo pertsonen aurrean erantzun irainkorrik ez ematen, errespetuz hitz egiten, jolasteko beste toki bat bilatzen, lagunekin elkartzen Gogorarazi desberdinak garela, ez hobeak ez okerragoak eta desberdintasun horiek onartzen ikasiz gero besteak errespetatuko dituela eta besteek errespetatuko dutela.

Haurrek maitasuna eta kontaktu fisikoa behar dute.

Gaur egungo gizartean lehentasuna ematen diogu norberaren bizitzari eta beste pertsona batengatik ez dugu ezer egiten gure ongizatea balantzan jartzen badu.
Haurrak beranduago edukitzen dira, gure bizitza profesionalak lehentasuna baitu, lan asko egiten dugu dirua izateko ondoren kontsumoaren paradisuan sartzeko.
Bizitzeko filosofia honetan maitasuna eta kontaktu fisikoa ez du tokirik.
Garaia da bizi modua aldatzeko ez duzu uste?
Sistema ez duela funtzionatzen argi dago aldaketa bat behar dugu, maitasuna eta kariƱoa dagoen mundu bat sor diegu munduko haur guztiei. Maitasunean hezten baditugu indarkeria maila txikiagoa izango da.

Eskola Erasoa


Esan daiteke “eskola eraso” egoera batean gaudela honako hau ematen denean:

  • Seme-alabek, denbora batez, behin eta berriro, beste ikasleengandik jarduera negatiboak jasaten dituztenean.

  • Era berean “eskola eraso” egoera baten aurrean egongo gara seme-alabek beste ikasle bati, denbora batez, behin eta berriro jarduera negatiboak jasanarazten diotenean.

Honako adierazpenak “jarduera negatibotzat” jo daitezke:

  • Gizarte kanporatzea eta baztertzea: norbait alde batera utzi (pasiboa) edo parte hartzen ez utzi (aktiboa).

  • Ahozko Erasoa: norbait iraindu (zuzena), norbaiten gaizki esaka ibili (zeharka).

  • Zeharkako eraso fisikoa: norbaiti gauzak ezkutatu, gauzak apurtu, gauzak lapurtu.

  • Zuzeneko eraso fisikoa: norbait jo.

  • Mehatxua: norbaiti mehatxua egin beldurtzeko, gauzak egitera behartu.

  • Sexu erasoa.

“Eskola eraso” egoeretan, jarduera negatibo hauen erabileratik aurrera, gehienetan, ikaslearengan, batez ere botere fisiko, psikologiko eta sozialeko desoreka bat sortzen da. Hori guztia asmo eta modu iraingarrian adierazten da, eta denboran behin eta berriro errepikatzen da eta, horrenbestez, biktimarengan etorkizuneko erasoak jasatearen pentsamendua sortarazten du.

Askotan, egoera hauek inor konturatu gabe ematen dira eskoletan eta oso kaltegarriak izan daitezke jasaten ari direnarentzat, gehienetan, isilunean eta bakardadean eramaten baitituzte. “Jarduera negatibo” hauek dakartzan ondorio negatibo batzuk hauek dira:

  • Biktimarentzat: eskola porrota, trauma psikologikoa, arrisku fisikoa, atsekabea, antsietatea, nortasun arazoak...

  • Erasotzailearentzat: etorkizuneko delituzko jarrera baten hastapenak izan litezke, erasoan oinarrituta boterea lortzen ikas dezake, gizartean jarduera iraingarriak onartzen eta saritzen dituztela sinets dezake.

  • Ikusten duten ikaskideentzat: bidegabekeriaren aurrean jarrera pasiboa eta atsegina sor dezake

Noiz EZ da eskola-jazarpena?:

  • Ezin dira eskola-jazarpena eta ikasleen arteko harremanetan egoten diren gorabeherak nahastu. Batez ere, nerabezaro aurrean eta nerabezaroan.

  • Gatazkak, harreman txarrak eta jarrera edo diziplina arazoak “traba” egiten duten fenomenoak dira, baina beti ez dira egiazko jazarpenak izaten, nahiz eta egoki konpontzen ez badira jazarpena ekar dezaketen.